XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

EUSKAL HERRIAN ZEHAR

ERRESERBA NATURALAK

Parke, erreserba eta monumentu naturalek, nahiz eta ezberdinak izan, helburu bera dute, hau da, hango fauna eta landaretza babestea.

Argazkian, Urdaibaiko Biosferaren Erreserba dugu.

Matxitxako lurmuturretik Arbolitz puntaraino zabaltzen da.

Izaro irla ere barnean dago.

Bertan animalia hauek ikus ditzakegu: koartza, ubarroia, arranoa, basurdea, azkonarra, azeria, urtxintxa, erbinudea, etab.

Landaretzaren espezierik ugarienak, berriz, hauek dira: artea, haritza, gaztainondoa, pagoa, urkia, zumarra, lizarra eta gereziondoa.

Nafarroan gune babestu asko dago.

Guztira 1.500 hektarea inguru.

Parke eta erreserba naturalez gainera, hiru erreserba integral daude: Lizarduia, Ukardi eta Aztaparreta.

Argazkian Arbaiungo arroila dugu.

Nafarroako Erreserba Naturala da.